Familientzako tailerra da; hau da, umeek nagusiren bategaz hartu daikie parte. Saio bakotxa ordubete eta erdikoa izango da, 17:00etatik 18:30era, Dimako Abaroa Aretoan eta bertan umeek eta nagusiek txotxongilo mota eta teknika desbardinak ikasiko ditue. Bihar taldeak gidatuko dau tailerra.
Bihar taldea 1972an hasi zan lanean eta 1979an espezializau zan txotxongiloen munduan. Eskularruzko txotxongiloak, hagaxkak, maroteak, bunrakuak... erabilten ditu istorio dibertigarriak kontetako. Zezeilaren 28an, emonaldia egingo dau Abaroan, Harritzeko ipuinak: Tartalo eta sorgina txotxongilo ikuskizunagaz.