literaturea

'Askatasun doinua' liburuaren aurkezpena egingo da Diman

Asier Abrisketa 2025ko ots. 12a, 11:21

Palestinako gatazkea umeentzako azalduten dauan liburuaren kontaketea marrazki tailerragaz lagunduko da bariku arrastian, Abaroa aretoan.

Zezeilaren 14an, barikua, Mitxel Elortza eta Mariñe Jauregi irakasleek Palestinako gatazkea "haur klabean" kontetan dauan liburua aurkeztuko dabe Dimako Abaroa aretoan, 18:00etan: Askatasun doinua (Zorrotz, 2024). Umeentzako saioa izango da, izan be, ipuin kontaketea egin eta gero, gaiaren gaineko marrazki tailerrean parte-hartu ahal izango dabe txikerrenek.

Mariñe Jauregi arte irakasleak eta Mitxel Elortza musika maisuak sortu eben liburua, Gasteizko Zabalganako ikastetxeko proiektu solidarioaren testuinguruan. Askatasun doinua-ren helburua, umeei Palestinako gatazkea "haur klabean" azaldutea da. Bai Gazako zerrendea bai ZIsjordania hartzean ditu kontakizunak eta musikea dauka lagun, umeek gerrea enpatiaz eta bakean uletzeko tresna modura.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!