eskupelotea

Zabaldu da Dimako Jaietako Pelota Txapelketarako izen-emotea

Asier Abrisketa 2025ko ots. 11a, 12:33

Martiaren 31ra arte emon daiteke izena hiru txapelketetako batean 688 653 473 telefonora deituta.

Dime Jaietan batzordeak Dimako Jaietako Pelota Txapelketearen hamargarren edizinoa antolatu dau aurtengo jaietarako. Txapelketea jaien aurretik jokatuko da eta atzen faseak egongo dira jokoan jaietako egunetan, bagilean. Izena 688 653 473 telefonoan emon daiteke, martiaren 31ra arte. Aurten hiru txapelketa antolatu dira; Kristauak, Lamiak eta Jentilek izenpean.

Kristauen mailan edonork emon ahal izango dau izena baina federatua ez izatea eta bikotekide bat gitxienez dimoztarra izatea dira baldintzak. Doban da eta ligaxka motakoa izango da lehia. Lamien txapelketan barriz, andrazkoek emon ahal izango dabe izena eta hau be, ligaxka moduan jokatuko da. Jentilen txapelketan ostera, izen-emoteak hamar euroko kostua dauka eta bikotean, gehienez federau bat egon ahalko da; hau, eliminatoria moduan jokatuko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!