"Nolakoa da zure Dima ideala? Batera imaginau daigun!" izenpean, Dimako Udalak batzartutera deitu ditu herriko gazteak, 2010 eta 2013 artean jaiotakoak, biak barne. Zezeilaren 9an, domekea, Abaroa lokalean egingo da bilerea arrastiko 17:00etan. Batzarra, "gazteen parte-hartze aktiboa bultzatu eta gazteen ahotsak entzuteko" izango da eta bertan emongo jako hasikerea Bagatoz Dima! ekimenari.
Udaletik azaldu dabenez, herrian adin tarte horretako gazteen protagonismoa buztartuteko hainbat ideia ditue baina domekako saioan, ideia "barriak sortu eta gogokoenak garatuko dira". Gazteek aisi zein kultur ekintza eta ekimenak egiteko proposamenak be eroan ahal dabez, eta egiteko aukerak balorauko dira.