Dimako Udala eta Dimener alkartea Klima eta Energia Plana garatuten dabiz klima aldaketeari modu kolektiboan aurre egiteko asmoagaz. Eskolan eta frontoian 80kw-ko panel fotovoltaikoak ipini gura dira eta sortutako energia, inguruan bizi diranakaz partekatuko da. Holan, instalazinoaren inguruan kilometro biko erradioan bizi diran lagun guztiek emon ahal izango dabe izena proiektu ireki honetan.
Plan energetiko honen diagnostikoa jendaurrean aurkeztuteko, Dimako Udalak batzarrera deitu ditu herritarrak eguenerako, hilak 6. Abaroa aretoan egingo da saioa 18:30etik aurrera. Bertan, proiektuaren nondik norakoak azalduko ditue gero bakotxak, parte-hartu edo ez ebazteko. Parte-hartzeako beharrezkoa izango da Dimenerren bazkidetzea eta norberaren faktura elektrikoko HPKU/CUPS zenbakia emotea.