Dimako Dimesten alkarteak eta Urtxintxa begirale eskolak, begirale ikastaroa egin daben eta egiten dabizen herritarrak deitu ditu zezeilaren 5erako, eguaztena. Abaroa aretoan, 18:30ean da hitzordua eta saioan, Dimako aisialdi eredua birpentsauko da. Batutakoek ekarpenak egin ahal izango ditue udalekuen, gaztelekuaren, ludotekearen eta urtean zehar egiten dan aisi eskaintzaren inguruan, ekintzok herriari hurbilduteko asmoagaz.
Gehiago jakin guraz gero, 946 31 57 25 telefonora deitu daiteke.