Harkaitz Cano eta Gotzon Barandiaranen poema liburuen aurkezpena bertan behera geratu da

Bea Azpiri 2025ko urt. 28a, 09:23

Etzirako egoan programauta, Harkaitz Cano eta Gotzon Barandiaran idazleek poema liburu bana aurkeztea Dimako liburutegian, baina bertan behera geratu da.

Canoren Ulu egiteko bolondres bila (Susa, 2023) eta Barandiaranen Galbahea (Susa, 2024) ziran aurkeztuko beharreko liburuak. Idazleek batak bestearen liburua iruzkindu eta poema irakurrialdea eta liburutegira hurreratutako jenteagaz solasaldia be egitekoak ziran.

Canok, Ulu egiteko bolondres bila liburuan, poesiari buruz hausnartzen dau, poemearen muga formalak ikertuz. Galbahea poemarioak barriz, maitasunaz egiten dau berba.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!