elikadurea

Mungiako Txorizo eta Odoloste Lehiaketan txapeldun izan da Igor Zuazo

Asier Abrisketa 2025ko urt. 21a, 17:15

Dimako Zuazo Janaridendako txorizoek laugarrenez irabazi dabe San Antontxu eguneko sariketea.

Urtailaren 18an Mungian ospatu zan San Antontxu eguna eta egitarauaren parte izan zan, XXVI. Txorizo eta Odoloste Lehiaketea, Mungiako Merkatari eta Ostalarien alkartearen eskutik. Aurten be, Dimako Zuazo Janaridendako Jon Zuazo izan zan bertan eta txorizoen kategoriako sari nagusia eskuratu eben dimako txorizoek.

Hau, txapelketa honetan Zuazok irabazitako laugarren lehenengo saria da eta bigarren postu bat be badauka esku artean. Horrezaz gainera, Gernika-Lumoko Jesus Mari Harategia (barazki-odolosteen kategorian) eta Bermeoko Landabaso Harategia (arroz-odolosteen kategorian) izan ziran txapeldunak.

Lehiaketearen ostean 300 pintxo solidario banatu ziran euro baten truke eta sari banaketearen ostean, Zuazoren txorizo irabazlearen enkantea be egin da. Danetara, 1300€ bildu dira. Bildutako diru guztia, Bihotzez sortzetiko kardiopatien alkartearentzat izan zan.

2023ko txapelaren ostean egindako alkarrizketea

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!