Hamabi eta hamazortzi urte bitarteko gazteei zuzenduta zabaldu dabe barriro 2024-2025 ikasturteko matrikulazinoa, izena emoteko atzen eguna urtailaren 31 da, hurrengo galdetegian.. Saioak zezeilaren 6an hasiko dira eta eguenetan izango dira 17:00etatik 18:00etara Elexalde gelan.
Gaztetxoen taldea egon arren, edade horretako jantzari gitxi egozan. Matrikulazino epea zarratuta egoanean, DBHko gaztetxo batzuek, taldera jo eta jantzan ikasteko eta Dantzari Egunean eta herri mailako jantza ekintzetan parte hartzeako interesa agertu eutseen. Hori dala-ta, matrikulazinoa barriro zabaldutea ebatzi dabe Gazte Barri Dantza Taldean. "Taldea indartu gura dogu. Edade guztietarako izan daitela" azaldu deutso begituri Amaia Urkiaga taldekoak.
2024-2025 ikasturtean, 4 urteko umeentzako talde bat be ipini dabe martxan. Lehen 5 urte euki behar ziran gitxienez. Holan, 2024-2025 ikasturtean, Haur Hezkuntza (4-5 urte); LH 1-2-3; LH 4-5-6; DBHtik gorakoak (12-18 urte) eta Helduen taladeak dagoz. Gainera, Arratiako jotea eta arin-arina jantzatzeko taldea. Guztira, 46 lagun.
Gazte Barri Dantza Taldea 1965ean sortu zan Diman euskal folklorea sustatzeko eta sasoian sasoikoari egokituta, hirurogei urte beranduago jarraituten dau euskal jantzak erakusteko ekinean.