Bariku Txiki ekimenak, barikua "txutxe eguna bakarrik ez dalako" tailer, ikuskizun eta bestelako ekintzak antolatuten ditu Diman. Oingo astean, Tenderete Titeres konpainia konbidau dabe Dimara, Basoko ipuin ttipiak txotxongilo antzerkia taularatuteko. Abaroa aretoan egongo da ikusgai antzezlana, 18:00etan.
Hiru urtetik aurrerako umeentzat dago gomendauta ikuskizuna eta istorio bi dakarz. Lehenengoan, Zapa eta Zapo untxikumeak beti liskarretan dagoz. Egun baten Zapok izugarrizko sustoa emongo deutso Zapari eta sustoagaitik Zapa hil egingo da. Ondoren, bere mamua basoan agertuko da Zaporen bila.
Bestean, protagonista Ondo Ibili aitita izango da. Bera onddoen munduan txapelduna da eta egunero basora joaten da perretxikoak, lanpernak eta zizak hartzera. Baina onddo honeek basoko Ogroaren askaria dira. Zer gertatuko da Ogroak Ondo Ibili harrapatzen dauanean?