Eskupelotea

Aldai eta Zabalak lehen puntua lortu dabe Binakakoan

Asier Abrisketa 2025ko urt. 13a, 11:23

Txapelketako ligaxka faseko bigarren jardunaldian, Garai eta Mendizabalen kontra 22-14 nagusitu dira Aldai eta Zabala.

Zapatuan Larrabetzun jokatu zan Emakume Master Cup zirkuituko Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiaren ligaxka faseko A multzoaren bigarren jardunaldia. Amaia Aldai eta Irati Zabalak garaipena lortu eben, 22-14, Leire Garai eta Nora Mendizabalen kontra. Holan, lehen jardunaldian Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergararen kontra galdu ostean (17-22), aukerea izango dabe, hurrengo partidua be irabazita, txapelketako lehen fasea gaindituteko.

A multzoaren beste partiduan, Olatz Arrizabalagak eta Arrate Bergarak 22-7 irabazi dabe, Goiuri Zabaleta eta Uxue Osesen kontra. Holan, Arrizabalaga eta Bergarak argituta daukie finalerdietako ligaxka faserako txartela. Holan, Aldaik eta Zabalak eskuan daukie fasea gainditutea, datorren jardunaldian Zabaleta eta Osesen aurka irabaziz gero.

90 pelotari batu dauzan txapelketan, maiala gorenean hamasei pelotari dagoz zortzi bikotetan antolatuta. Talde bitan banatutako ligaxka fasea dago oin jokoan. Gero, beste ligaxka bat jokatuko da talde bakotxeko bikote bi onenakaz eta orduan ebatziko dira finalerdietarako gurutzaketak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!