Jokoan dago Emakume Master Cup zirkuituko Eskuz Binakako Txapelketa Nagusia eta oingo zapatuan, hilak 11, Larrabetzun jokatuko da A multzoaren bigarren jardunaldia, 18:00etatik aurrera. Lehenengo jardunaldian kale egin ostean (17-22), Amaia Aldai eta Irati Zabalarentzako berebiziko garrantzia dauka garaipenak, bigarren ligaxka fasera saltoa egin gura badabe. Beraz, partida gogorra espero dau bikoteak, Leire Garai eta Nora Mendizabalen kontra.
Beste aldean, Goiuri Zabaleta eta Uxue Oses, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergararen kontra neurtuko dira Larrabetzun. Arrizabalaga-Bergara da bikote faboritoa, izan be Arrizabalagak binakako bost txapel ditu aldean eta lehen jardunaldian Aldai-Zabalaren kontra nagusitu ziran. Datorren jardunaldian, Zabaleta-Oses bikotearen kontra lehiatuko da Aldai-Zabala bikotea.
Aldaik eta Zabalak lehenengo jardunaldia galdu eben arren, ez dagoz txapelketatik kanpo. 90 pelotari batu dauzan txapelketan, maiala gorenean hamasei pelotari dagoz zortzi bikotetan antolatuta. Talde bitan banatutako ligaxka fasea dago oin jokoan beraz, gauzak ondo egin ezkero, Aldaik baditu aurrera egiteko aukerak. Gero, beste ligaxka bat jokatuko da talde bakotxeko bikote bi onenakaz eta orduan ebatziko dira finalerdietarako gurutzaketak.