tailerra

Telazko boltsak apainduteko tailerra Diman

Asier Abrisketa 2025ko urt. 2a, 11:50

Zapatuan 10:00etatik 14:00etara egingo da tailerra eta izen-emotea zabalik dago dime.gaztelekue@gmail.com helbidean.

Zaztaparrak Asti Taldea, Dimesten eta Dimener alkarteek "plastikuzko boltsen erabilerea murriztuteko helburuagaz" antolatu dabe telazko boltsen "tuneoa" egiteko tailerra. Urtailaren 4an, zapatua, egingo da tailerra goiz osoan zehar, 10:00ak eta 14:00ak bitartean. Hamabi urtetik gorakoentzako da tailerra eta izena dime.gaztelekue@gmail.com helbidean emon daiteke.

Tailerrera bakotxak bere poltsa propioa eroan behar dau eta bertan egongo da hau apainduteko materiala. Antolatzaileek tela zatiak, margoak eta abar ipiniko ditue bakotxak bere diseinua pentsau eta boltsea apaindu dagian. Holan, poltsa personalizau bategaz urteteaz gainera, gero bakotxak bere boltsea etxean egiten be ikasiko dabe parte-hartzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!