Pasau dan egunean jokatu zan Etxebarriko pelotalekuan Emakumen Master Cup zirkuituko Eskuz Binakako Txapelketa Nagusiaren lehen jardunaldia. Amaia Aldai pelotari dimoztarra Irati Zabalagaz batera dago lehian baina lehenengo aurrez aurrekoa galdu dabe, 17-22, Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergarak osotutako bikotearen kontra. Arrizabalaga da txapelketako faboritoa, izan be, seitan irabazi dau txapelketea.
Aldaik eta Zabalak lehenengo jardunaldia galdu daben arren, ez dagoz txapelketatik kanpo. 90 pelotari batuko dauzan txapelketan, maiala gorenean hamasei pelotari dagoz zortzi bikotetan antolatuta. Talde bitan banatutako ligaxka fasea dago oin jokoan beraz, gauzak ondo egin ezkero, Aldaik baditu aurrera egiteko aukerak. Gero, beste ligaxka bat jokatuko da talde bakotxeko bikote bi onenakaz eta orduan ebatziko dira finalerdietarako gurutzaketak.