Abenduaren 27an, barikua, bertso-klown saioa egingo da Dimako eskolako kamaran, 19:00etatik aurrera. Emonaldia Andraizea andra feminista taldeak antolatuta dago eta bertsolaritzea klown ikuskizunagaz buztartuko da, bertso saio bereziki dibertigarria sortze aldera. Klown moduan, Beatriz Egizabal arituko da eta mikrofonoagaz barriz, Miren Amuriza eta Aissa Intxausti bertsolariak egongo dira kantetan.
Bertso-klown saioak ugaritu egin dira bertsolaritza monduan atzen urteetan, Beatriz Egizabal eta Ane Labakaren Erradikalak gara emonaldiak disziplina biak oholtzan batu ebazanetik. Bertso jarri eta klown emonaldia izan zan lan ha. Ideiak harrera ona izan eban bertsozaleen artean eta horren ondotik hasi ziran saio gehiago antolatuten, bertsolari zein klown desbardinakaz.