Domekan txiki geratu zan Sestaoko Las Llanas pelotalekuan jokatu eban Amaia Aldaik Emakume Master Cup zirkuituko banakako txapelketa garrantzitsuena, Lau Eta Erdiko Txapelketea hain zuzen be. Baina atzen hiru edizinoak irabazi ostean, Dimakoa garaituta ikusi zan bere laugarren finalean. Hamabost urtegaz, Goiuri Zabaleta leitzarra da banakako txapeldun barria, Aldai 22-11 garaitu eban-ta.
Zabaletak egin eban finaleko lehen tantua, sakez. Seguru jokatu eban partidu osoan; Aldai, ostera, bere mailatik urrun geratu zan. Dana dala, emaitzak adierazo ahal dauana baino gogorragoa izan zan partidua baina Zabaletak hasikeratik eroan eban partiduko aginte makilea, dimoztarrak oldarralditxoak egin baebazan be.
Zabaletak markagailua 1-4 ipini ostean, launa bardindutea lortu eban Aldaik. Baina laster, nafarrak, 10 tantu egin (4-14) eta sano gatx ipini eutsan partidua irabaztea Dimakoari. Ha-ta guzti be, lau tantuko takadatxoa egin eban. Azkenean 11-22 nagusitu zan Zabaleta nafarra.