Titi Ta Lolo alkarteak, Dibi Danba Karanba magia alkarteak, Dimako Udalak eta Liburutegiak, umeentzako arte eszenikoak bultzatzeko ekimenaren barruan, Dimagia izenpean, magia astea antolatu dabe hilaren 17tik, bihar, 22ra, domekera arte. Egun horreetan, magia ikuskizunak eta tailerrak egongo dira Diman, Arratia eta Euskal Herriko magoen eskutik.
Walas, Run Run, Aritzoi, Imanol Ituinok eta Eleder magoek eskainiko ditue ikuskizunak astean zehar. Horrezaz gainera, Imanol Ituinok magia tailerrak eskainiko ditu martitzen eta eguenean, ume zein helduentzako. Barikuan ostera, tailerretako parte-hartzaileek euren emonaldi propioa egingo dabe publikoaren aurrean.
Egitaraua
Abenduak 17, martitzena
- 17:00etatik 18:30era, umeentzako magia tailerra.
- 18:30etik 20:00etara, helduentzako magia tailerra.
Imanol Ituiñok bideratuta Abaroan. Aurretik izena emon behar da udaletxean.
Abenduak 18, eguaztena
- 17:30ean, Txoko magikoak Arratiako magoen topalekua. Frontoi txikitik hasita.
Abenduak 19, eguena
- 17:00etatik 18:30era, umeentzako magia tailerra.
- 18:30etik 20:00etara, helduentzako magia tailerra.
Imanol Ituiñok bideratuta Abaroan.
Abenduak 20, barikua
- 18:00etan, magia tailerretako parte-hartzaileen emonaldia. Abaroan.
- 19:00etan, Imanol Ituiñoren Magia parrastan emonaldia. Abaroan.
Abenduak 21, zapatua
- 12:30ean, Walas magoaren Osaba Patxikuren etxe zaharra ikuskizuna Abaroa aretoan.
Abenduak 22, domekea
- 18:00etan, Eleder magoaren Magia mundiala saioa frontoi txikian.