Iratxe Etxebarria kazetari arratiarra lanaren ardureak jota gaixotu egin zan, eta horrek eragindako hausnarketakaz aurkeztuko dauan liburua idatzi dau. Liburuak “negu luze eta hotz batez egiten dau berba” eta buruko osasuna jagoteko zantzu batzuk be emoten dauz.
Oin Etxebarriak, burnout edo lanagaitiko estres sindromean espezilizautako “entrenatzaile emozional” moduan egiten dau lan. Bixi bizi coaching webgunean eskaintzen ditu coaching prozesuak.
7.300 miligramo eszitalopram
Liburuaren izenburuak, gaixorik egoanean hartu behar izandako botikeari egiten deutso erreferentzia. Hiru zatitan dago bananduta liburua eta atal bakotxak kolore bat dauka. Lehenengo partea, urdina, buruko gaixotasunaren inguruko hausnarketak dira; bigarrenak, gorriak, egileak irakurritako literatura zientifiko edo zaintzako literaturan jasotako gomendioak dakarz. Hirugarren atalean, berdean, “opari modukoak edo errezeta batzuk dagoz” egilearen esanetan.