tailerra

Ane Albisuk euskal jantzi tradizionalen gaineko tailerra gidatuko dau

Asier Abrisketa 2024ko abe. 10a, 12:49

Eguenean, hilak 12, egingo da tailer teoriko eta praktikoa Dimako Abaroa lokalean, 17:30etik aurrera.

Dimako Andraizea andra taldeak euskal jantzi tradizionalen gaineko lanketa berezia antolatu dau. Ane Albisu adituaren gidaritzapean, tailer teoriko-praktiko bat egingo da abenduaren 12an, 17:30ean hasita Dimako Abaroa lokalean. Bertan, tradizinozko janzkerearen inguruan ikasteaz gainera, bakotxak bere jantzia eroan ahalko dau hobetu ezetu eta moldaketak egiteko aukerak baloretako.

Saioa bi ataletan banatuko da. Hasteko, euskal jantzi trandizionalei ikuspuntu teoriko batetik hurbilduko dira parte-hartzaileak. Euskal jaietan jazten diran janzki eta jantzien izakerea eta iturburuari buruzko ezagutzea alkarbanatuko dau Albisuk. Gero, ikuspuntu praktikoa hartuko dau tailerrak. Bertan, jantzi bakotza zelan jantzi eta atondu ikasiko dabe eta bakotxak bere jantzia eroango dauanez, Albisuk hauek birmoldatzeko proposamenak emongo ditu.

Ane Albisu

Ane Albisu Iriarte (Donostia, 1960) aktorea eta euskal filologoa izateaz gainera, euskal jantzietan aditua da. 2006an, ATONDU - XXI. Menderako Proposamena liburua argitaratu eban, gaia sakontasunez aztertzen dauan lana. Gainera, euskal folklorea aztertu, berreskuratu eta manteniduteaz arduratuten dan Ikerfolk alkarteko ikertzailea be bada.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!