Bihar, Memoria eraikiz-Flores en el asfalto ikuskizuna egongo da Diman

Bea Azpiri 2024ko aza. 28a, 08:41

Bihar, zemendiak 29, Memoria eraikiz-Flores en el asfalto ikuskizuna eskainiko da Dimako eskolan. Hiru saio egongo dira 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean. Saio bakotxean, izena aurretik emon daben 28 ikusle baino ez. Ikuskizunak, indarkeria matxistatik bizirik ateratako 28 andraren testigantzak jasoten ditu.

Hortzmuga Teatroak Mugarik Gabe erakundearentzat sortutako kaleko proposamenean dauka jatorria. Izan be, konpainiak diziplina ugariko instalazino artistikoa sortu eban Flores en el asfalto ikerlanetik abiatuta.

Emonaldi bakotxean, 28 dira gehienezko parte-hartzaileak, 28 andra horreen omenez, entzun eta ikusi behar diran 28 ahots horreen sinbolo moduan. Helburu nagusia gizartean ikuspegi kritikoa eregitea da, personen arteko bardintasuna sustatu eta indarkeria matxistea txarretsiko dauan eraldaketa soziala eragitea, hain zuzen be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!