Amaia Aldai Emakume Master Cup zirkuituko lau t'erdiko txapelduna izan da atzen hiru edizinoetan eta daborduko, hasi da laugarren txapela lortzeako burrukan. Domekan Orozkon hasi eban txapelketea, final laurdenetan Nora Mendizabalen aurka lehiatu eta garaile urten zan dimoztarra, 22-17. Oingo domekan, abenduak 1, jokatuko dira finalaurrekoak Basaurin, ETB1en be egongo dira ikusgai partiduak. Aldaik Arrillaga izango dau aurkari eta beste aldean, Zabaleta eta Erasun.
Final laurdenean, Amaia Aldaik bere burua estutu behar izan dau Nora Mendizabalen kontra. Partida burrukatu eta parekatua izan da bere hasieran, zazpigarren tantora arte, baina hortik aurrera Aldai erasokorrago agertu da jokoan eta markagailuan aurrea hartu dau (13-7). Halanda be, dimoztarrak saketik egindako falta batek partidan sartu dau barriz Mendizabal, eta parean ipintea be lortu dau (16-16), Amaia Aldaik txapa azpian bidali dituen pilotei eta bere tantoei esker. Gero Dimakoak bere erremateak gehiago zehaztu eta garaipena lortu dau (22-17).