Dimako Udala herrian Euskerea Sustatzeko Plan Estrategikoa garatuten dabil. Zemendia hasikeran euskerearen egoerea ezetu eta herritarren nahiak batzeako galdetegia zabaldu zan eta hurrengo pausoa, galdetegiaren emoitzetatik abiatuta, plangintzea egitea da. Helburu horregaz, batzar parte-hartzaile bat deitu da.
Batzarra eguenean, zemendiak 21, egingo da "Zer gehiago egin dezakegu euskeraz bizitzen harraitzeko?" lelopean. Udaletxean egingo da saioa arrastiz, 18:00etatik aurrera. Bertan plangintza estrategiak zehaztu eta egingo diran ekintzak identifikauko ditue.