energia

Klima-aldaketeari aurre egiteko proiektu energetikoak aztertuko ditue Diman

Asier Abrisketa 2024ko aza. 12a, 11:58

Dimener eta Dimako Udaletxeak egindako hitzarmen saioaren irudia.

Eguaztenean, hilak 13, Abaroa aretoan izango da aukerak aztertuteko berbaldia 18:00etan, Dimener eta Goienerren eskutik.

Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunidadea herrian klima-aldaketeari aurre egiteko proiektuak mahai gainean ipinten segiduten dau, fokua energia baliabideetan ipinita. Diman energia komunidadeak osotuta energia aurreztu bakarrik ez, klima-aldaketeari aurre egin ahal jakola defendiduten dau eta Goiener taldeagaz batera, honetarako oinarriak ezarri gura ditu herrian.

Proiektu energetiko desbardinak herritarrei aurkeztu eta bakotxak Diman izan ahal dituan aukera eta arazoak aztertzeko, berbaldia antolatu da. Zemendiaren 13an, eguaztena, egingo da saio parte-hartzaile irekia Abaroa aretoan, 18:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!