batzarra

Euskera Egunerako eta Euskaraldirako martxan ipiniko dira dimoztarrak

Asier Abrisketa 2024ko aza. 11a, 10:41

Bihar, hilak 12, 17:30ean egingo da udaletxean bietan lanean hasteko batzarra.

Abenduaren 3a da Euskerearen Nazinoarteko Eguna eta Euskaraldiaren laugarren edizinoa 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da. Dimako Udalak bultzatu dauan Euskerea Sustatzeko Plan Estrategikoak isladatzen dauanez, herrian arduratuta dagoz atzen urteetan erabilereak behera egin daualako. Beraz, indarrez ekin gura deutsee euskerearen aldeko ekimen biei eta batzarrera deitu ditue dimoztarrak.

Bilerea martitzenean, zemendiak 12, egingo da Dimako udaletxean, 17:30etik aurrera. Bertan, Euskerearen Egunerako ekintzak antolatu eta lanak banatuko dira. Horrezaz gainera, Euskaraldirako batzordea eratu eta martxan ipiniko da, datozen hileetan lanean jarraituko dauelarik batzordeak. Batzarrera, norbanakoak zein herriko alkarteak dagoz deituta.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!