Dimako Bariku Txiki ekimenak hainbat ekintza proposatuten ditu herriko txikerrenentzako, barikua "txutxe eguna bakarrik ez dalako" lelopean. Oingoan, tailer berezia antolatu da, izan be, gurasoei ipuinak kontetako teknikak irakatsiko deutsez Mireia Delgado ipuin kontalariak. Izen-emotea zabalik dago hilaren 11ra arte, astelehena, udaletxeko harreran zein barikutxiki.dima@gmail.com helbide elektronikoan. Tailerra doban da.
Tailerra hamasei urtetik gorakoentzako antolatu da eta jardunaldi bi izango ditu, martitzena eta eguena, hilak 12 eta 14 hurrengoz hurrengo, 18:00etatik 20:00etara. Egun horreetan batuko da Delgado parte-hartzaileakaz kontalaritza teknikak erakusteko. Barikuan ostera, hilak 15, Ipuinen Txokoa ekintzea egingo da eta bertan, herriko umeei kontauko deutseez gurasoek tailerretan prestatutako ipuinak.