Dimako Udalak "gazteentzako herria diseinetera" deitu ditu gazte dimoztarrak bihar, hilak 8, Abaroa lokalean 19:00etan. Gazteak Udaleko ordezkariakaz batuko dira eta helburua, gazteek gura eta behar dabezan ekintza zein proiektuak ezetutea da, gero honeek aurrera eroan ahal izateko. "Aprobetxatu ekintzak aurrera eroateko dekozuen aukera bikain hau!" mezuagaz egin dau deialdia Udalak.