Baltzola-Indusi ibilbidean, mitologia jakitera emoteko, zuzeneko azalpenak emongo ditue domekan

Bea Azpiri 2024ko urr. 24a, 09:19

Domekan, hilak 27, 10:30ean, Baltzolako San Lontzo ermitan batutakoek, Baltzola-Indusi euskal mitologiako ibilbide garrantzitsuenetako bat egingo dabe  adituen azalpenakaz. Gainera, hainbat puntutan antzezpen zuzenak egingo dira.

Jarduera hau, Baltzola-Indusi ibilbide magikoa izenagaz, Ondarearen Europako Jardunaldien programa barruan dago.

Baltzola-Indusi 2,2 km-ko ibilbidea, mitologian, Euskal Herriko gune esanguratsuenetakoa da Baltzolatik Indusira doan bidea eta ipuin mitologiko askoren iturburua. Arkeologian be garrantzia handikoa da, Axlorreko indusketek Neandertalak ezagutzeko ezinbesteko dira-ta. Eta zoologian koba eta barrunbeetako espezien ikerkuntzan erreferentzia bat da inguru hori.

Parte hartu ahal izateko lehendik izena emonda euki behar da. Leku guztiak beteta dagoz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!