eskupelotea

Danel Elezkanok pelotea itxi dau osasun arazoek behartuta

Asier Abrisketa 2024ko urr. 18a, 12:05

"Atzen urte luze hau infernua izan da niretzako. Izugarri sufridu dot. Medikuz mediko eman dodaz hileak, hainbat lesino eta gaitzengatik"

Zaratamon jaio baina Diman bizi dan Danel Elezkano Aspeko pelotari profesionala eguaztenean argitarautako komunikatu baten bitartez jakin arazo eban "osasunak behartuta" pelotea itxi behar ebala: "Ezin izango dot gehiago jokatu, ez profesional, ez beste era batera. "Gorputzak oihuz esan deusta nahikoa dala". Holan, eskupelota profesionalean aritutako hamabi urteko karrerea itxi behar izan dau medikuen aginduz, beso eta bizkarreko minei konponbiderik ez aurkitu ostean.

Izan be, atzen hileetan lesino eta gaitzei urtenbidea topetako Elezkano medikuz mediku ibili izan da eta hau, "infernua" izan da beretzako: "Lesinoek txarrera egin dabe eta kirolean ez ezik, eguneroko bizitzana be eragiten deustie". Peneagaz geratu da "kantxan beste era batera agurtzea" gustauko jakolako. Halanda be, adierazo dau, "atzen urteetan pelotalekuetan jaso dodan maitasuna nahikoa eta sobera" izan dala beretzako.

Bere ibilbide osoan lagun izan dituen talde, persona eta zaleei eskerrak emonda amaitu dau beraz Elezkanok bere ibilbide profesionala. Horrezaz gainera, bere "bihotzeko bi herriei" be, Zaratamo eta Dima, emon deutsaz eskerrak: "Pelotari behar dauan garrantzia, ikusgarritasuna eta erraztasunak emoteagaitik". Izan be, ibilbide oparoa izan dau: binakako hiru final, txapel bi, banakako hiru finalerdi, udako torneoak eta "beste hainbat partida eta istorio".

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!