baserria

Andra Baserritarren Egunean liburu aurkezpena dago Diman

Asier Abrisketa 2024ko urr. 14a, 11:00

Leire Milikuak Lur gainean, itzal azpian liburua aurkeztuko dau martitzenean Abaroa aretoan, 18:00etan.

Dimako Andraizea andra taldeak antolatuta, Andra Baserritarren Eguna ospatuko da martitzenean, hilak 15, Abaroa aretoan. Leire Milikua Larramendi, Agroekologian eta Genero Bardintasunean aditua, egongo da bertan. Milikua Lur gainean, itzal azpian saiakerearen egilea da eta hau aurkeztuko dau. Saiakera hai, Lisipe euskeraz egindako lehen bilduma feministearen hamabigarren saila da. Bertako produktuakaz mokautxoa be egingo da.

Liburuak, andra nekazarien parte hartzearen egoerea hurreratzeko asmoa dauka: batetik, erakusteko andrek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituen egiturazko ezaugarriak partekatzen dituela erakusteko; eta, bestetik, ikusi arazoteko zelan “nekazari izaerak zapalkuntza geruza gehigarriak dakarriezan testuinguru urbanozentrista eta kapitalistan”. 

Andra baserritarren topaketak

EHNE Bizkaiak, Etxaldek eta Mundubatek antalotuta, Elikadura burujabetza eta Euskal Herriko feminismo nekazariaren astea egingo da laster. Euskal Herriko baserritar feministek euren egoerea aztertu eta proposamen politikoak garatuko ditue urri bigarrenaren 24 eta 25ean Basoan eta 26 eta 27an Lekarozen.

Topaketan euren erakundeentzat garrantzitsuak diran alderdiak eztabaidatu eta partekatuko dira, andra baserritarrak diran aldetik. "Zelan antolatu gara eta zelan heldu gara elikadura burujaubetzaren eta baserritar feminismoaren aldeko planteamentu kolektibo batera? Eta zelan helduko deutsegu ikusezin bihurtutako erronkei, esate baterako, indarkeria eta desbardintasun mota desbardinei?" moduko galderei erantzuten saiatuko dira baserritar feministak. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!