Berbaldia

Hizkuntzearen erabilera ez sexistea garatuteko formakuntzea dago Diman

Asier Abrisketa 2024ko urr. 8a, 11:45

Eguaztenean, hilak 9, 18:30ean gidatuko dau saioa Amelia Barquin filologoak Abaroa aretoan.

Dimako Udalak antolatuta, Hizkuntzaren erabilera ez sexista formakuntza saioa egongo da urri lehenengoaren 9an, eguaztena. Abaroa aretoan, 18:30ean da hitzordua eta ez da aurretik izenik emon behar. Saioan gure berba egiteko moduan oindino be matxismoa presente dagoala ikusi eta hizkuntzea bardintasunaren alde erabilteko tresnea be badala ikasiko dabe partaideek.

Saioa Amelia Barquin Lopez (Bilbo, 1965) doktorea da Filologia Hispanikoan eta gaur,  irakaslea da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. 2008an, Emakundek argitaratu eban Euskararen erabilera ez sexista monografikoaren egile da. Bertan, andra eta gizonakaz lotutako estereotipoak, eta honeek hizkuntzearen erabileran daben eragina azaleratu ebazan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!