Ondarearen Europako Jardunaldien programazinoaren barruan, Dimako Udalak, Antzasti Euskaldunon Etxeak eta Txumuluxueta Kultur Elkarteak, Artaungo andabidetik ibilbide gidatua eta berbaldia antolatu dabe domekarako, hilak 6. Partaideak Artaungo plazan batuko dira 10:30ean.
Ibilbide gidatuan, andabideek eukien funzino soziala balioan ipiniko da. Izan be, lehenago, gorpua andetan, eta sorbalda gainean, eroaten zan etxetik eleizaraino bide jakin eta aldaezin bat eginaz. Diman, bide honeei, andabideak deitu izan jakie eta irekiak izaten ziran.