auzoak

Ate-joka dagoz Indusiko sanfreskuak

Asier Abrisketa 2024ko urr. 1a, 12:34

Barikuan mezea, karta-jokoak eta Eingoren musikea izango dira protagonista; zapatuan barriz, jantzak, lehiaketa gastronomikoak eta erromeria dagoz antolatuta.

Urri bigarrenaren 4an, Asisko San Franziskoren eguna da eta Dimako Indusi auzoan jaiak ospatuten dabez. Aurten, barikua da eta San Fresku egunerako eta hurrengo egunerako prestatu dabe jai-egitaraua Indusiko Jai Batzordeak eta Dimako Udalak.

Egitarua:

Urri bigarrenak 4, barikua (San Fresku eguna)

  • 12:00etan, mezea.
  • 13:00etan, barauskarria.
  • 17:00etan, Briska eta Tute txapelketak.
  • 19:00etan, txitxi-burduntzia.
  • 21:00etan, Eingoren emonaldia.
  • 22:00etan, txokolatea.

Urri bigarrenak 5, zapatua

  • 12:30ean, Dimako Gazte Barri jantza taldearen emonaldia.
  • 14:00etan, Baba Lapiko Lehiaketea.
  • 14:30ean, bazkaria; bazkalostean bertsolariak: Ibai Amillategi eta Aissa Intxausti.
  • 17:00etan, umeentzako ekintzak.
  • 19:30ean, Berakatz-zopa, Tortilla eta Ogizko Tostada Lehiaketea.
  • 20:00etan, afaria; ostean, bingo girotua.
  • 22:00etan, Jainaga eta Narbaizagaz erromeria.
  • 22:30ean, txokolatea.

23:00etan, zozketea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!