Zapatuan, hilak 28, San Mateo Torneoko finala jokatu eben Amaia Aldaik eta Andrea Capellanek Goiuri Zabaleta eta Itxaso Erasunen kontra, eta 22-7 galdu eben.
Goiuri Zabaletak eta Itsason Erasunek erraz irabazi eben finala guztiz beteta egoan Logroñoko Adarraga pelotalekuan. Tantu batzuk lortzeako pelotakada asko behar izan baziran be, Aldaik eta Capellanek ezin izan eben gauza handirik egin Zabaleta eta Erasunen joko onaren aurrean. Goiuri Zabaletak torneko jokalari onenari saria be jaso eban.