Astegoien honetan jokatuko da, Zornotzako Lanzero Classic Club-ak antolatutako Dimako II. Igoerea. Dima eta Otxandio arteko portuan jokatuko da ia zazpi kilometro eta erdiko erlojupeko lasterketea. Atzen urtean legez, proba tekniko eta arina espero da errepidearen ezaugarriak dirala-ta: asfalto barria eta bihurgune ez oso zarratuak.
Errepidean, 35 gidari espero dira baina goizean goiz antolatzaileek egiztapen teknikoak pasau ostean, 11:45ean emongo da onartutako auto eta gidarien zerrendea. Entrenamentu librean, lehen gidaria 13:00etan urtengo da eta bigarren entrenamentu bira, ofiziala, egin ostean hasiko da lasterketea, manga bitan antolatuta. Sari banaketea, 20:00etan izango da plazan.
Dimako II. Igoerea puntuagarria da motor txapelketa ugaritarako: Mendiko Euskal Txapelketako 1 eta 2 mailak, Euskal Erregularidade Sport Txapelketea, Mendiko Junior gidarien Euskal Kopa, Mendiko Ibilgailu Historikoen Euskal Kopa (H1-H2), Mendiko Bizkaiko Txapelketako 1 eta 2 mailak, Bizkaiko Erregularidade Sport Txapelketea, Mendiko Junior gidarien Euskal Kopa, 1.6 Kopa, 2.0 Kopa eta Propulsio Kopa.