bakarrizketea

Ane Lindanek bakarrizketa umoretsua eskainiko dau Diman

Asier Abrisketa 2024ko ira. 25a, 10:55

Barikuan izango da Abaroa aretoan "publiko guztientzako ez dan bakarrizketea", 19:00etan. Hasta la potxola me teneis liburua lortzeako aukerea be badago.

Urri lehenengoaren 27an, barikua, Ane Miren Hernandez Unda, Ane Lindane moduan ezaguna dan umoregilea, Diman izango da. Abaroa aretoan egingo dau agerraldia, 19:00etan. Bertan, "umore politikoa, feministea eta sexuala nahastuz, publiko guztientzako ez dan bakarrizketea" eskainiko dau hurreratzen diranentzako.nHorrezaz gainera, bere atzen liburua dan Hasta la potxola me teneis (Zorrotz, 2023) erosi edota sinatuteko aukerea be egongo da.

Sinopsia

Hasta la potxola me teneis lanean, Ane Lindanek gure eguneroko bizitzaren parte diran eta, hain zuzen be, gehiegizko hurbiltasuna dala-ta, askotan modu egokian aztertzeko behar dan perspektibagaz ikusten ez doguzan gai ugari errepasatzen ditu. (...) Feminismoa, etxebizitza, arrazakeria, amatasuna, gordofobia, animalismo pelutxista, familia, hezkuntza-sistema, trans gaia, kapitalismoa, klasismo linguistikoa, umorearen eta dramaren mugak, erlijioa edo magufismoa eta sasizientziak bezalako gaiak dira bere katiuska boten bidez, misil sobietarren antzera, txaplata egiten hasten dan putzuetako batzuk. (...) Barrez lehertzeko liburua da hau, amorratzeko, baita tristatzeko be, baina, batez be, pentsatzeko eta konturatzeko jasaten dugun sistema inposatuaren errealitate krudelari amore emotea ez dala aukera onargarria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!