umeak

Txalaparta tailerra antolatu dabe Dimako Bariku Txiki ekimenerako

Asier Abrisketa 2024ko ira. 18a, 10:14

Frontoi txikian 18:00etan gidatuko dau 3 Taula txalapartari taldeak herriko txikerrentzako tailer didaktikoa.

Bueltan da Dimako Bariku Txiki ekimena, barikua "txutxe eguna bakarrik ez dalako", herriko txikerrentzako jolas eta tailer desbardinakaz. Oingo barikuan, hilak 20, txalapartearen inguruko tailer didaktikoa egongo da frontoi txikian 18:00etatik aurrera. 3 Taula txalapartari taldeak emongo dau tailer parte-hartzailea.

Familia giroan eta jolasen bitartez erakutsiko jakie ume eta gaztetxoei material desbardinakaz txalapartea jo eta orokorrean, musikea egiten. Egurrezko zein harrizko txalapartea, txalaparta afinatua, tobera, bidoiak, tutuparta, kartoizko hodiak eta adarra egongo dira tailerrean, txikerrenei musikearen mundua deskubriduteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!