Ekhi Ziarrusta trinkete jokalari dimoztarrak eta Inhar Ugarte bere bikoteak, Hossegorren lehiatu dan Joko Berri txapelketako finala jokatu eta irabazi eben barikuan, hilak 13. Txapelketan aurrera egin ostean, Laffite-Luro bikotea izan eben aurrez aurre barikuan eta honeen gainetik pasau ziran, partiduari bueltea emon eta 40-33 irabazita.
Izan be, Dimakoak kontau dauanez, Ziarrrusta eta Ugarte atzetik hasi ziran, "astean zehar partidu asko jokatu doguz eta jokoan sartzea kostau jakun; aurkariak barriz, fresko eta gogotsu egoazan". Holan, 7-15 joiazan atzetik baina erritmoa hartu eta 15era bardintzea lortu eben. Hortik aurrera, gero eta hobeto jokatu eben, "Ugarte atzean seguru eta ni saketik min egiten", azaldu dau Ziarrustak. Holan, markagailuan "aldetxua" manteniduta egin eben aurrera, 40ra heldu arte.
Challenge de Garindein
Oingo barikuan, hilak 20, Challenge de Garindein txapelketako finalaurreko partidua daukie programauta Ekhi Ziarrustak eta St. Paulek, Larralde eta Lamberten aurka. Garindainen (Zuberoa) jokatuko da partidua eta irabazleak, domekan jokatuko dan finalerako txartela lortuko dau.