jantzak

Matrikuletako aukerea zabaldu dau Dimako Gazte Barri Dantza Taldeak

Asier Abrisketa 2024ko ira. 12a, 11:14

Hamasei urtetik gorakoentzako arin-arina eta Arratiako jotea jantzen ikastaroa be antolatu dau Gazte Barrik.

Gazte Barri jantza talde dimoztarra martxan dago daborduko 2024-2025 denporaldiagaz. Aurten Auzorik auzo birea egingo dabe bertoko jantzariek Dimako auzoetatik eta lehen jantzaldia bihar, hilak 13, izango da Oban, arrastiz. Horrezaz gainera, jantzari barriak matrikuletako aukerea be zabaldu dau. 2020tik behera jaiotakoek emon leikie izena, hurrengo galdetegia beteta.

Behin izena emonda, matrikulau barriak taldeetako batean sartuko dira, adinaren arabera. HH4-5 mailakoek barikuetan izango ditue entrenamenduak, 16:30etik 17:00etara. LH1-2-3koak be barikuro batuko dira, 17:00etatik 18:00etara. LH4-5-6koak barriz, eguaztenetan 16:30etik 17:30era entrenauko dira. DBH eta Batxilergoan dagozan gazteak ostera eguenero, 16:30etik 17:30era, batuko dira eta helduak barikuetan 18:00etatik 19:00etara.

Adinaren arabera, kuota desbardinak be ordaindu behar izango dira. Haur Hezkuntzakoentzako, hiruhilabeteko prezioa hogei eurokoa da. LH, DBH eta Batxillergoko ikasleek barriz, hiruhilabetero 45 euro ordaindu behar ditue baina, neba-arreba matrikulauta egonez gero, 70 euroko da bientzako prezioa. Helduek be, personako prezio bardina daukie, 45 euro, baina gurasoak Gazte Barriren parte badira, 30 eurora bajatuko da kuotea.
 

Arratiako jotea eta arin-arin

Ohiko matrikulazinoez gainera, Arratiako jotea eta arin-arin ikastaroa be antolatu dau Gazte Barrik.  Hamasei urtetik gorakoentzako izango da ikastaroa eta eguenetan emongo da, 17:30etik 18:30era, urri bigarrenaren 3tik abenduaren 19ra arte. Izena gaztebarri@gmail.com helbidera idatzita emon daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!