jantzak

Gazte Barri jantza talde dimoztarra auzorik auzo ibiliko da

Asier Abrisketa 2024ko ira. 9a, 12:03

Barikuan hasiko da birea eta Oban ospatuko da kurso hasikerako jaia 16:30etik aurrera.

Dimako Gazte Barri Dantza Taldea auzorik auzo ibiliko da kurso honetan, jantzak herri osora eroateko helburuagaz. Lehenengo jaia urri lehenengoaren 13an, barikua, izango da eta ikasturte barriari ondo etorria emongo jako Oba auzoan. Gero joango da taldea hurrengo geldialdiak non egingo diran zehaztuten.

Oban ospatuko dan lehen jaia arrastian ospatuko da. Jantzariei agurra egiten hasiko da ospakizuna 16:30ean. Gero, Bilbao anaien erromeriagaz ipiniko dira jantzak jantzari zein auzotarrak. "Animau eta etorri Gazte Barrigaz batera jai giroan ondo pasatzera!" mezuagaz egin dabe deialdia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!