Dimako Andraizea andra taldeak txangoa antolatu dau urri lehenengoaren 14rako. Pasaia San Pedron dagoan Albaola ontzigintza museora bisitea eta bazkaria zein arrastipasa Zarautzen egingo ditue izena emoten dabenek. Izen-emotea hilaren 6ra arte, barikua, egin daiteke andraizea@gmail.com helbidera idatzita zein 675 007 643 telefonoan.
Plana goizeko 09:00etan Dimatik autobusean urten eta 11:00etan Albaola Itsas Kultur Faktoria museora bisitea egitea da. Bertan, XVI. mendeko San Joan baleontziaren erreplika zientifikoa eregiten dabiz jentaurrean, garaiko teknika eta materialak erabilita. Behin bisitea eginta, 14:00etan bazkaria egingo dabe Zarautzen eta arrastian, bertako kaleetatik ibiliko dira izena emoten daben andrak. Bueltea, 19:30ean egingo dabe.