Lau eguneko jai egitaraua prestatu dabe Oban sainduniak ospatuteko

Bea Azpiri 2024ko abu. 28a, 10:06

Datorren barikuan, hilak 30, hasiko dira Obako jaiak eta urri lehenegoaren 2ra arte luzatuko dira.

Egunero, Obako eskolako argazki erakusketea egongo da ikusgai txokoan eta Obako eskolako mendeurrena ospatuko da. Urteroko, Dimatik Obara, krosa eta nordic walking martxea be ez dira faltauko; eta, auzo bazkariak, antzerkiak, txitxi-burduntziak eta bola, karta joko eta igel txapelketek, besteak beste, osotuten dabe jai egitaraua.
 
Abuztuak 30, barikua
19:00etan, txupina.
20:00etan, Tortilla Txapelketea (izen-emotea, 19:00etan).
 
Abuztuak 31, zapatua
10:00etan, bizikleta igoerea Dimatik Obara.
19:00etan, antzerkia eta ostean txitxi-burduntzia eta dj Isma.
21:00etan, Bola Txapelketea.
 
Urri lehenengoak 1, domekea
11:30ean, Nordic Walking/oinez eta umeak Dimatik Obara.
12:00etan, krosa Dimatik Obara.
14:30ean, auzo bazkaria.
17:00etan, Briska Txapelketea.
19:00etan, Igel Txapelketea.
20:00etan, txokolatea.
 
Urri lehenengoak 2, astelehena
12:00etan, mezea.
12:45ean, Obako eskolako urteurrenaren ospakizuna. Ostean, talde argazkia eta kopaua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!