Hasikeran aurkariek hartu eben aurrea, baina laster lortu eben markagailua bardindutea Ziarrustak eta Sanchezek. Partiduaren erdian aurkariak nekatzen hasi ziran eta euren erritmoan jarraitu eben dimoztarrak eta bere bikotekideak 20-12, 30-17 eta 37-17 partzialak egin ebezan, 40-20 irabazi arte. “Bai ni, bai Sanchez gustura ibili ginan eta hori emaitzetan be ikusi da. Finalerdian, 31-10 irabazten ginoiazala, aurkariak erretirau egin ziran, Barrenetxe aurkariak min hartu ebalako eta finalean, 7-1 galtzen hasi arren, gero gehiago izan ginan, nik nirea ondo egin neban eta Sanchez atzean erraz nagusitu zan” azaldu deutso begituri Ekhi Ziarrustak.
Trinketeko goi mailako zirkuitua
Dana dala, aurtengo urtea ez dabilala erraza izaten dino Ziarrustak, trinketeko goi mailako zirkuituan arduradunek ez deutseela parte hartzeako aukera askorik emoten eta. “Ha-ta guzti be, garagarrilean jokatutako txapelketea irabazita Amotzen eta Donapaleun, Zuraideko hau, onenakaz jokatuteko aukerea emon jatan” dino Dimakoak. Izan be, Zuraidekoan izan handiko pelotariak neurtu dira. “Luis Sanchez, nire bikotea, momentuko pelotari onena da. Eta aurkarien artean, finalerdietan, Ducassou, trinketean egon dan pelotaririk onena egon da, besteak beste”.