Txumuluxuetako Xabier Rekalde txapeldun Zizurkilen

Bea Azpiri 2024ko abu. 19a, 10:31

Dimako klubeko pelotariak Intxaur torneoko laugarren edizinoa irabazi dau 22 urtez azpiko mailan. Txapela, ikasturte honetan irabazitako beste askori; tartean, Bizkaikoa, Federazinoen artekoa eta Euskal Herrikoa, gehitu jako.

Finala abuztuaren 17an jokatu zan. Rekalde, Hernaniko Xabier Apaolazari nagusitu jakon 22-14. Hasikeratik joan zan aurretik Txumuluxuetakoa, eta Hernakikoak ezin izan eban partidua irabazi, saiatu arren.

Buruz buruko beste txapelak
Bere 20 urtegaz, Euskal Herriko pelotari ez profesionalen onenen artean dago Xabier Rekalde pelotari dimoztarra. Izan be, Zizurkilekoaz gainera, banaka jokatuten diran 3 txapelketa ofizial nagusiak irabazi ditu aurtengo ikasturtean: Bizkaikoa, Federazinoen artekoa (GRABNI) eta Euskal Herrikoa. Bestelako txapelketetan be emaitza onak lortu ditu; Zornotzako master kaiolan, txapela; Euskal Herrikoan binaka azpitxapeldun, eta Mungian be azpitxapeldun, besteak beste. “Badira bizpahiru urte Rekalde pelotari berezia dala ikusten hasi ginala eta berak egindako behar guztia frutuak emoten hasi da, txapelketetatik hasi eta profesionalakaz entreneteraino. Esan lei gure inguruko pelotari afizionau potenteena bihurtu dala dimoztarra” azaldu eutsien begituri Txumuluxuetatik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!