Amaia Aldaik Plazandreak torneoko txapela jantzi eban atzo

Ager Barragan 2024ko abu. 6a, 12:48

22-21 gailendu ziran Aldai eta Mendizabal, Zabaleta eta Gaminderen kontra Bilboko Esperanza frontoian jokatu eben finalean.

Dimoztarrak eta bere bikoteak, gorriz jantzita, ez eben partidua erraz euki. Bikote gorria aurretik joan arren, urdinak asko presionau eban eta 19-19 jartzea lortu eban. Azkenean gorria izan zan, Aldaik peloteari beste martxa bat emonez eta Mendizabalek atzekaldean emon eban seguridadeagaz, finaleko txapela lortu eban bikotea.

Bilbon jokatutako binakako finaleko partiduak 70 minutu iraun eban. Lehenengotan Gaminde eta Zabaleta faborito izan arren, dimoztarra eta bere bikotea gailendu ziran Emakume Masters Cup zirkuitoko, Plazandreak torneoko finalean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!