herri kirolak

Jon Loiola hirugarren izan da Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketan

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 30a, 11:23

Min hartu eta probea arinago itxi behar izan eban Loiolak eta halanda be, hamazazpi jasoaldigaz lortu eban hirugarren postua.

Zapatuan Busturiako Axpe auzoan jokatu zan arrastiz Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketea. Lau probalari egoazan aurrez aurre eta euren artean, Jon Loiola dimoztarra. Min hartu eta probea ezin izan eban amaitu baina egindakoa nahikoa izan zan brontzezko saria irabazteko.

Lehena Beñat Amade izan zan, 23 jasoaldiko markeagaz. Atzetik egon ziran Xabat Erleaga hamazortzi jasoaldigaz, Jon Loiola hamazazpigaz eta atzenik, Bingen Erleaga hamasei jasoaldigaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!