Oingo zapatuan, hilak 27, Jon Loiola probalari dimoztarra Bizkaiko Lasto Jasotze Txapelketan lehiatuko da, beste hiru probalariren kontra. Beñat Amade, Xabat Erleaga eta Bingen Erleaga izango dira bere aurkariak. Hitzordua 18:00etan da Busturian, Axpe auzoan hain zuzen be.
Gero erakustaldi bi egongo dira. Batetik Busturiko Harriaren harrijasote erakustaldia egingo dabe Inhar Urruzunok, Engels Bellok, Itsasne Apraizek eta Iñaki Rafaelek. Ostean, trontza, ingurde eta txinga eroate proba konbinadua egingo dabe Leire Oleak, Leire Astorekak, Iker Kalzadak eta Iñaki Rafaelek.