Atzo jokatu zan Plazandreak txapelketako ligaxka faseko atzen partidua eta horren ostean, ebatzita gelditu da finala. Abuztuaren 5ean Bilboko Esperantza frontoian egongo dira binakako partiduan Aldai eta Mendizabal, Zabaleta eta Gaminderen kontra. Lau t'erdian barriz, Arrillaga eta Larrarte lehiatuko dira. Etb1-en ikusi ahal izango dira finalak zuzenean, 19:30etik aurrera.
Binakako finala ebazteko, atzen momentura arte itxaron behar izan da. Izan be, Aldai-Mendizabal eta Arrizabalaga-Capellan bikoteek puntu bana eben, biek be galdutako partidan 13 tantu lortu ebezan eta euren arteko norgehiagokari erreparau behar izan jako sailkapena egiteko. Lehen jardunaldian Aldai eta Mendizabalek gernikarrari eta errioxarrari irabazi eutsienez, eurentzat izan da finalerako txartela.
Aldaik eta Mendizabalek 22-13 irabazi eben torneoko lehen jardunaldia eta bigarrenean, ez ziran finalerako txartel zuzena lortzeako gai izan, 22-13 galdu eben-ta Zabaleta eta Gaminderen kontra.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!