Dimako Obako auzoko eskoleak, gaur txokoa dana, 1924an zabaldu ebazan ateak beraz, ehungarren urteurrena ospatuko da aurten. Dimako Udalak erakusketa bat egin gura dau eta horretarako, eskolearen zein ikasleen antxinako argazkiak eskatu ditue. Beraz, herritarrei argazkiak batzeko deialdia egin jakie.
Garaiko argazkirik etxean izan ezkero, udaletxera eroan daitekez erretratuak. Bertan, eskaneatu egingo dira eta jarraian bueltauko jakiez argazkiak jaubeei. Beste aukera bat, argazkiak digitalizauta izan ezkero, harrera.dima@bizkaia.org helbidera bialtzea da.