energia

Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu dau Dimako Udalak

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 22a, 16:53

Udal-ordezkariak eta Dimenerreko kideak, garagarrilaren 17ko bilkuran.

"Klima aldaketea geldiarazoteko, Dimatik gure aletxeoa jarriko dogu"

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zan. Dimenerrek ateratako komunikatuan, bai EH Bildu bai EAJri eskerrak emon deutsiez, proiektuari babesa emoteagaitik.

Pauso honegaz klima aldaketeari aurre egiteko "aletxoa" ipini dala azaldu dabe alkartetik. Izan be, komudide energetikoaren helburua "komunidadean berarentzako energia barriztagarrietan oinarritutako soluzinoak buztartzea" da, energia subiranotasunean eta kotsumo murrizketan oinarrituta. Proiektau honetarako laguntza ekonomikoa be badago, Goiener Kooperatibak emongo dauana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!