auzoak

Zapatuan ospatuko dira Lamindaoko madalenak

Asier Abrisketa 2024ko uzt. 18a, 10:57

Goizean Ilunbeko ikurriñea altxeteagaz hasiko da jaia. Futbolin txapelketea, kalejirea, bazkaria, herri kirolak, txokolatea eta DJ Xaibor egongo dira.

Garagarrilaren 20an, zapatua, Lamindao auzo dimoztarreko jaiak ospatuko dira Magdalena eleizearen inguruan. Urtero lez, goizeko urtekereagaz hasiko da jaietako egitaraua. Auzotarrak Ilunbeko tontorrera igon eta ikurriña aldaketea egingo dabe, auzora bajatzerakoak jaiari hasikerea emoteko.

Eguerdian, 12:00etan, kalejira herrikoia egingo da auzotik zehar eta bitartean, Futbolin Txapelketea jokatuko da. Gero, txartela daukienek paellea eta pantxinetea jango ditue auzo bazkarian. Arrastirako barriz, herri kirol erakustaldia, 18:00etan, eta gero txokolatadea dagoz antolatuta. Jaia gauez amaituko da, DJ Xaiborren musikeagaz, 22:30etik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!